CAF T&E albisteak
 

CAF T&E-k Kairoko metroan Kozzikako Depota aldatuko du.

Kozzikako Depota - Kairoko metroa

 
 

CAF T&Ek herrialde honetan egingo duen lehen proiektua da. Zehazki, Depotak barne hartzen dituen 19.800 m2-en eraldaketa diseinatzeaz, zuzentzeaz eta egikaritzeaz arduratuko da, material gurpilduna birgaitzeko lanek eskatzen dituzten beharretara egokitzeko.

Besteak beste, honako lan hauek egingo ditu:

  • Katenaria kentzea.
  • Balasto bidea plaka bide bihurtzea.
  • Aire konprimatuko sistema instalatzea.
  • Lantegietako instalazio elektrikoa.

CAF Taldeak NAT (National Authority for Tunneles) estatuko enpresarekin sinatutako kontratuak barne hartzen du, gainera, lan-eremu berri hori bost urtez baino gehiagoz mantentzea.