CAF T&E albisteak
 

CAF T&E taldeak Berlingo Innotrans azokan parte hartu zuen, eta bertan hornitzaileekin, administrazioekin eta bazkideekin, bezeroekin eta bezero potentzialekin proiektu konplexuen kudeaketa integralean espezialista gisa dugun zereginari eta proiektuen ziklo osoa (Capex eta Opex) kudeatzeko dugun gaitasunari buruzko iritziak partekatzeko aukera izan zuen.

Desarrollo e implementación de la arquitectura Railway Smart Grid

 
 

Klima-aldaketaren garaian, trenbidea mugikortasunaren ardatz nagusia da, eta horrela izanik, trenbide-balio-kateak lanean dihardu berrikuntzaren bidean ingurumenarekiko iraunkorrak diren irtenbideak eskaintzeko. Horrela bada, Innotrans 2022 ingurumenarekiko eta digitalizazioarekiko enpresaren konpromisoak markatu zuen, konponbideak hobetzeko eta zerbitzu egokia emateko ardatz gisa.

“CAF T&E bere esperientzia eta gaitasuna erakutsi zuen proiektu integral bati ikuspegi digital eta jasangarri batetik heltzeko, irtenbide bakoitza bezeroaren beharretara egokituz.”

Ingurumena eta digitalizazioa izan ziren CAF T&Eren ikuspegiak bere soluzio integralak aurkezteko orduan. Berton, giltza eskura soluzioak bere taldean nola lantzen diren erakutsi zuen enpresak, ezagutza eta teknologia espezifikoa aplikatuz, energiaren erabilera, materialaren gastua edo material iraunkorragoen erabilera ahalik eta gehien optimizatzen duten soluzioak garatzeko, baita energia garbiak ere. Ildo horretan, enpresak Dubboren Depot bezalako adibideak erakutsi zituen, oraintsu, ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren ikuspegitik, diseinuaren arloan kalifikazio altuena jaso duena.

Trust in Motion lelopean, CAF Taldearen standak konfiantza adartzatzat hartuz konfiantzan oinarritutako proposamena zabaldu zuen. Ildo horretan, CAF T&Ek bere burua trenbide-proiektu integralak garatzeko konfiantzazko bazkide gisa aurkeztu zuen.