CAF T&E albisteak
 

CAF T&E-k, Enpresa Garapenerako Euskal Agentziak (SPRI-Eusko Jaurlaritza) antolatutako nazioartekotzeko euskal hitzorduan, enpresa-ikuspegitik talentuaren nazioarteko erronkei buruz dihardu.

proyecto INS2TEMPO

 
 

Administrazio, enpresa eta gazte arloko 100 eragile ospetsu baino gehiago bildu ziren atzo Talent Spot Intergune 2022an, SPRI Taldeak antolatutako talentuari buruzko mahai-inguruan, BECen (Bilbao Exhibition Center) egin zen Intergune 2022 nazioartekotzeari buruzko urteroko hitzordua baliatuz.

Arantxa Tapiak, Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburuak eman zion hasiera saioari, eta bere hitzaldian, Eusko Jaurlaritzaren ardatz estrategikotzat hartzen duen talentuaz eta euskal gazteen prestakuntza hobetzearen alde egiten den apustuaz hitz egin zuen, talentua erakartzeko egungo erronkan euskal enpresei laguntzeko.

“Saioan zehar, STEM karrerak aukeratzera animatu zituzten gazteak, eta maila globalean trebatzera, etorkizuneko enpresa-erronkei aurre egiten bere ekarpena egin dezaten”.

Ondoren, Asier Albizu Biolaneko zuzendari nagusiak, Ainhoa Fernandez ULMA packagingeko pertsonen arloko zuzendariak eta Cristina Iglesias CAF T&Eko pertsona eta kultura arloko zuzendariak hartu zuten hitza.

Hirurek talentuaren nazioarteko erronkei buruz hitz egin zuten enpresa-ikuspegitik, eta nazioarteko enpresek txertatu behar duten talentu motaz hitz egin zuten. CAF T&E-k diharduen bezalako hazkunde esponentzialeko enpresa-testuinguru baten aurrean, Cristina Iglesiasek enpresak talentua erakartzeko lortu nahi dituen estrategiei buruz hitz egin zuen, zenbaitetan atzerriko talentua erakarri dela azpimarratuz, tokiko langile kualifikatuen faltagatik. Ildo horretan, euskal gazteak STEM karrerak ikastera bultzatu eta animatu behar direla adierazi zuen, bere mahaikideek ere azpimarratu zutena.

Bere hitzaldian, Cristina Iglesiasek Unibertsitatean trenbide-arloan prestakuntza espezifikorik ez izateaz ere hitz egin zuen, eta horren ondorioz, nola CAF T&E bezalako enpresek barne-ibilbide profesional bat garatu behar izan duten, profesionalen gaikuntzari bidea emateko enpresa-helburuak betetze aldera.

Saioan zehar, gazteak maila globalean prestatu eta atzerrian esperientziak bizi behar dituztela aipatu zen, izan ere, gaur egungo enpresa-errealitateak mundu zabalean lan egitera behartzen gaitu, eta horretarako, beharrezkoa da beren jakintzatik haratago, egokitzeko eta beste kultura eta errealitate batzuetako pertsonekin elkarreragiteko jarrera eta gaitasuna izan dezaketen pertsonak izan daitezen.