"Orainaldian lan eginez etorkizuna eraikitzeko"

Jarduera

Ingeniaritza eta aholkularitza

CAF Turnkey & Engineering aitzindaria da diziplina anitzeko ingeniaritza- eta aholkularitza-zerbitzuetan, eta espezializatuta dago azpiegituren diseinuan, proiektu-kudeaketan, eraikuntzan, eta martxan jartzeko eta mantentzeko lanetan.

EPC

Ingeniaritza integraleko zerbitzuen barruan, CAF Turnkey & Engineering-ek azpiegiturei eta superegiturei buruzko «giltza eskura» modalitateko proiektuak (EPC) garatzen ditu, funtsean obra zibilaren, elektrifikazioaren eta EMS sistemen arloan.

Segurtasun funtzionala

Dauzkan ezagutza eta kudeaketa-sistema kontuan hartuta, CAF Turnkey & Engineering-ek RAMS jarduerak integra ditzake bere proiektuetan, eta hirugarrenei segurtasun teknikoaren kudeaketako eta RAMS analisiko zerbitzuak eskaini hainbat motatako proiektuetan, besteak beste, garraio-sistemen elektrifikazioa, mantentze-lantegiak, trenbideko material gurpilduna, tuneletako segurtasun-instalazioak, garraio-sistemen integrazioa, SIL 4 mailara arteko segurtasun-funtzioak dituzten produktuak (EN 50129 arauaren arabera), etab.

Proiektu nagusiak

Istambulgo Metroa

Valladolideko EBO (Espainia)

Bilboko Metroa