Cuautitlán eta Buenavista Mexiko

Cuautitlán eta Buenavista (Mexiko) arteko hiri inguruko trenbidearen 1. Sistema

Epea

34 hilabete

Deskribapena

CAF Turnkey & Engineering-aren Mexikoko filiala, CMFS, kontratatu zuten emakida honetako proiektuak eta obrak egiteko. Emakida aitzindaria da ezaugarri horiek dituen garraio-sistema bat lortzeko, eta Komunikazio eta Garraioetako Idazkaritzak sustatu du. Material gurpilduna hornitzeaz eta mantentzeaz arduratu zen CAF.

Emakida horretan, CMFS filialak era guztietako lanak egin zituen, besteak beste, proiektuen integrazioa eta gauzatzea, izapideen koordinazioa, eta obren eraikuntza eta kudeaketa, baita sistemako hainbat elementuren mantentze-lanak ere 30 urtez (hala nola obra zibilak, energia-instalazioak, katenaria, eta kontrol-, komunikazio- eta seinaleztapen-sistemak).

Proiektuaren argazkiak