Luxenburgoko tranbia (Luxenburgo)

Luxenburgoko tranbia (Luxenburgo)

Epea

48 hilabete (martxan)

Deskribapena

CAF Turnkey & Engineering arduratuko da Luxenburgoko 3.600 metroko tranbian zeharreko 8 SCIE karga-puntuen eta gordailuaren ingeniaritza-lanak egiteaz, instalatzeaz, prestakuntza emateaz, martxan jartzeaz eta berme-zerbitzua eskaintzeaz (urrutiko laguntza-zerbitzua).

Hasierako proiektuaren arabera, 7 kotxeko tranbiei emango zaie zerbitzua. Hala ere, Luxtram-en arabera, etorkizunean 7 kotxetik 9ra zabalduko da ustiapenaren ahalmena.

Horrenbestez, CAF Turnkey & Engineering-ren lana izango da, funtsean, energia behetik hartzeko sistema behar bezala ezartzea, Luxenburgoko tranbia gauzatzeko proiektuaren barruan, besteak beste, hauek eginez:

  • 3 karga-puntu. A zatia
  • 4 karga-puntu. B zatia
  • Gordailuan probak egiteko 1 karga-puntu
  • Fabrikan probak egiteko instalazioak
  • Feeder-a jartzea eta instalatzea, 7 kotxeko konfiguraziorako
  • PCC
  • Feeder-aren aurreinstalazioa, 9 kotxeko ibilgailuak elikatzeko
  • 9 kotxeko konfigurazioari dagozkion ekipoen kutxen / kutxatilen aurreinstalazioa
Proiektuaren argazkiak