Valladolideko EBO (Espainia)

Valladolideko EBO (Espainia)

Epea

21 hilabete (martxan)

Deskribapena

VECTIAk CAF Turnkey & Engineering kontratatu du Valladolid autobus hibridoetarako bi karga-puntuz hornitzeko. Horrela, autobus-linea baten hiriguneko zatia (4 km) isuririk gabeko gune bihurtuko da 2017rako.

CAF Turnkey & Engineering-ek «giltza eskura» modalitatean egingo ditu lanak, besteak beste, hauek: sistema osorik diseinatzea (azpiegitura elektrikoa, komunikazioen azpiegitura, euskarriaren egitura, eta ibilgailuaren eta azpiegituraren arteko interfaze mekanikoa), azpisistemen arteko integrazioa, eta bi karga-puntuak fabrikatzea, instalatzea, balioztatzea eta martxan jartzea.

Proiektuaren argazkiak