"Orainaldian lan eginez etorkizuna eraikitzeko"

Jarduera

Ingeniaritza eta aholkularitza

CAF Turnkey & Engineering aitzindaria da diziplina anitzeko ingeniaritza- eta aholkularitza-zerbitzuetan, eta espezializatuta dago azpiegituren diseinuan, proiektu-kudeaketan, eraikuntzan, eta martxan jartzeko eta mantentzeko lanetan.

EPC

Ingeniaritza integraleko zerbitzuen barruan, CAF Turnkey & Engineering-ek azpiegiturei eta superegiturei buruzko «giltza eskura» modalitateko proiektuak (EPC) garatzen ditu, funtsean obra zibilaren, elektrifikazioaren eta EMS sistemen arloan.

Segurtasun funtzionala

Dauzkan ezagutza eta kudeaketa-sistema kontuan hartuta, CAF Turnkey & Engineering-ek RAMS jarduerak integra ditzake bere proiektuetan, eta hirugarrenei segurtasun teknikoaren kudeaketako eta RAMS analisiko zerbitzuak eskaini hainbat motatako proiektuetan, besteak beste, garraio-sistemen elektrifikazioa, mantentze-lantegiak, trenbideko material gurpilduna, tuneletako segurtasun-instalazioak, garraio-sistemen integrazioa, SIL 4 mailara arteko segurtasun-funtzioak dituzten produktuak (EN 50129 arauaren arabera), etab.

Energia

Duela gutxi, CAF taldeak bere negozio energetikoa berrantolatu du, CAF Turnkey & Engineering, SL enpresan integratuz. Horrela, energiako zatiketa sortu da CAF TE-en Ennera-k hasitako negozioak indartu eta hauei jarraitutasuna emateko asmoz, horrela, bere bezeroei eguzki instalazio fotoboltaikoen giltza eskuko zerbitzuak (EPC) eskainiz. Orain arte, Espainian, Jordanian, Kolonbian, El Salvadorren, Txilen eta Argentinan proiektu ugari eraiki dira, bai erabilgarritasun eskalan, bai industriako autokontsumorako.

Proiektu nagusiak

Istambulgo Metroa

Valladolideko EBO (Espainia)

Bilboko Metroa