LEGE-OHARRA ETA PRIBATUTASUN-POLITIKA

  1. SARRERA

Lege-ohar eta pribatutasun-politika honen bidez, CAF TURNKEY & ENGINEERING S.L.U-k (hemendik aurrera “CAF TE”; helbide soziala: LAIDA BIDEA KALEA –205. ERAIKINA. BIZKAIKO PARKE TEKNOLOGIKOA, ZAMUDIO 48170 - BIZKAIA) bere jabetzakoa den webgunearen erabilerari, pribatutasun-politikari eta datu pertsonalen babesari dagozkien baldintzak jakinarazten dizkie erabiltzaileei.

2. WEBGUNEAREN JABEA

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan ezarritakoa betez, eta CAF TEek, Interneteko webgune/web-orri honen bidez, informazio-gizartearen zerbitzuak ematen dituenez, interesa duten pertsonen eta erakundeen esku jartzen ditu datu orokor hauek:

  • Izen soziala: CAF TURNKEY & ENGINEERING SOCIEDAD LIMITADA UNIPERSONAL
  • Egoitza soziala: LAIDA BIDEA KALEA –205. ERAIKINA BIZKAIKO PARKE TEKNOLOGIKOA, ZAMUDIO 48170 - BIZKAIA
  • Helbide elektronikoa: protecciondatos@cafte.com
  • Identifikazio Fiskaleko Zenbakia (IFZ): B95503819
  • Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan erregistratua: tomoa, 83. foliaoa, BI-50912 orrialdea.

3. ERABILERA-BALDINTZAK

Webgunearen edukiak eta zerbitzuak zuzen erabiltzeko konpromisoa hartzen du erabiltzaileak, eta edukiak ezingo dira erabili legez kanpoko jardueretarako edo ordena publikoaren, babes nazionalaren edo osasun publikoaren kontrako jardueretarako.

Erabiltzaileak baimena du webgunean dagoen informazio guztia ikusteko eta hura era pribatuan erreproduzitzeko bere sistema informatikoetan, baldin eta eduki hori bere erabilera esklusiborako bada eta hirugarrenei ematen ez bazaie.

4. ESKUBIDE-BABESA

Webgune honetako eduki guztiak (besteak beste, testuak, grafikoak, irudiak, diseinua eta eduki horiei dagozkien jabetza intelektualeko eskubideak) eta marka, izen komertzial eta bestelako ikur bereizgarri guztiak CAF TE-renak edo haien legezko jabeenak dira (azken horiekin hitzarmenak sinatu ditu CAF TE-ek haien eskubideak uzteko / baimena emateko), eta haien gaineko eskubide guztiak erreserbatuta daude.

Debekatuta dago edukiak, osorik edo partez, erreproduzitzea edozein formatu edo mediotan (mekanikoa, elektronikoa, erreprografikoa edo besteren bat), eta debekatuta dago haiek hedatzeko, publikoki komunikatzeko edo banatzeko edozein ekintza, CAF TE-en edo dagozkien eskubideen legezko jabeen idatzizko baimenik gabe.

5. ARDURA

Erabiltzaileek edukiak erabiltzearen ondorioz edo indarrean dagoen edozein lege-xedapen urratzearen ondorioz kalterik edo galerarik sortzen bada, CAF TE-ek ez ditu bere gain hartuko.

Ez dira CAF TE-ren ardurapekoak izango enpresak berak sortutakoak ez diren eta hirugarrenen informazio-iturriei dagozkien edukien zehaztasuna, egiazkotasuna eta iraunaldia.

Aurrekoa gorabehera, CAF TE-ek ez ditu bermatzen ezta bere gain hartzen ere hurrengo egoera hauengatik gerta daitezkeen kalte eta galerak —adibide zehatz hauek ez dute kasuistika guztia biltzen eta mugatzen—:

  • Webgunea eskuragarri egotea eta era jarraituan funtzionatzea, eta, zehazki baina ez esklusiboki, erabiltzaileek aukera izatea webgunea, edukiak eta zerbitzuak erabiltzeko, webgunea osatzen duten orrietara sartzeko edo zerbitzuak ematen dituzten web-orrietara sartzeko.
  • Webgunearen eta barnean hartzen dituen zerbitzuen eta/edo edukien kalitate- eta funtzionalitate-maila.
  • Webgunerako eta barnean hartzen dituen zerbitzuetarako eta/edo edukietarako sarbidea etetea, geldiaraztea edo bertan behera uztea.
  • Webgunea eta barnean hartzen dituen zerbitzuak edo edukiak helburu jakin baterako egokitzea.
  • Erabiltzearen ordenagailuan haren sistema informatikoan aldaketak eragin ditzaketen birusak edo programak izatea.

6. DATU PERTSONALEN BABESA

Datuak babesteko nazioarteko araudiak zorrotz betetzearekin guztiz konprometituta dago CAF TE, eta kontuan hartzen ditu herrialde batzuetan, eta bereziki Europar Batasuneko herrialdeetan, azkenaldian gertatu diren araudi-aldaketak; batik bat, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko (EU) 2016/679 Araudia hartzen du kontuan, zeinak pertsona fisikoen babesa arautzen baitu datu-pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokionez.

CAF TE-ek bere pribatutasun-politikaren berri ematen du, bere webgunearen erabiltzaileek jakin dezaten beren datuak nola tratatuko diren eta datuak babesteko zer oinarrizko printzipio aplikatzen diren. Hala ere, zerbitzu jakin batzuek erabilera-baldintza jakin batzuk izan ditzakete datu pertsonalen babesari dagokionez, eta pribatutasun-politika zehatz bat izan dezakete, honen gainetik lehenesten dena.

Erabiltzaileak pribatutasun-politika hau xehetasunez irakurtzeko konpromisoa hartzen du, CAF TE-ek beraren datu pertsonalak babesteko jarraitzen dituen arauak eta jardunbideak zein diren jakiteko eta datu horiek eskuratu ditzaketen hirugarrenekin ditugun harremanak hobeto ezagutzeko.

Edonola ere, erabiltzailea da webgune honi ematen dion informazioaren arduradun bakarra. Kasu guztietan, jasotako datuak adierazitakoez aparteko helburuetarako erabiltzen badira, CAF TE-ek konpromisoa hartzen du helburu berri horien berri emateko eta, beharrezkoa bada, erabiltzaileari baimena eskatzeko.

Gure webgunea erabiltzean, onartzen duzu irakurri eta ontzat hartu dituzula gure pribatutasun-politika, gure cookie-politika eta gure lege-oharra.

 

6.1 TRATAMENDUAREN ARDURADUNA

Hauek dira tratamenduaren arduradunarekin harremanetan jartzeko datuak:

  • Izen soziala: CAF TURNKEY & ENGINEERING SOCIEDAD LIMITADA UNIPERSONAL
  • Egoitza soziala: LAIDA BIDEA KALEA –205. ERAIKINA BIZKAIKO PARKE TEKNOLOGIKOA, ZAMUDIO 48170 - BIZKAIA

 

6.2 DATU PERTSONALAK TRATATZEAREN HELBURUAK

CAF TE-ren webgunean, helburu hauetarako tratatuko dira datu pertsonalak:

  • Webgunearen erabiltzaileek egiten dituzten galderei edo informazio-eskaerei erantzuteko.
  • Webgunearen tresnak eta funtzionalitateak pertsonalizatzeko edo hobetzeko, eta haren funtzionamendu teknikoa bermatzeko.
  • Webgunearen erabiltzaileak informatuta jarraitzeko aukera ematen duen laukitxoa markatzen duen kasuetarako; alegia, jakinarazpenak, informazio-buletinak, newsletter-ak edo baliokideak posta elektronikoz edo bestelako bide elektroniko baten bidez jasotzea nahi duela adierazten duenerako. Mezu horien edukiak, gehienbat, gure zerbitzuei, jarduerei, proiektuei, eguneratzeei eta webgunearen ezaugarri berriei buruzkoak izango dira.
  • Lanpostu baterako hautagaitzak izapidetzeko.
  • Aplikagarria den legediak eskatzen edo baimentzen duen beste helbururen baterako edo erabiltzaileak baimena eman duen jardueraren baterako erabiltzeko.

 

Lanpostu baterako hautagaitzak izapidetzeari dagokionez:

  • Hautagaiak betetzen dituen formularioetan edo CAF TE-ek bere webgunean harremanetarako dituen helbide elektronikoetara bidalitako mezuetan emandako datuak gorde egingo ditu CAF TE-
  • Kasu zehatz horretan, hautaketa-prozesuetarako hautagaientzat espezifikoa den pribatutasun-politika aplikatuko da, eta webgunearen pribatutasun-politika haren osagarria izango da.
  • CAF TE-rekin harremanetan jartzean, hau da, lanpostu-eskaintza bati erantzutean, webgunean datu pertsonalak ematean edo haren funtzionalitate batzuk erabiltzean soilik tratatzen dira hautagaiaren datuak.

 

6.3 LEGITIMAZIOA

CAF TE-ek erabil ditzake datu pertsonalak, lege-oinarri hauetako edozeinetan oinarrituta:

  • CAF TE-ren kontratu bat edo legezko interes bat betetzeko beharrekoa denean; hala gertatuko da, besteak beste, webgunean nabigatzean edo informazioa kontsultatzean, erabiltzaileak informazio-eskaera zehatzak egiten dituenean edo webgunearen bidez informazio-buletinetan, newsletter-etan eta antzekoetan izena ematen duenean.
  • Erabiltzaileak berariaz baimena ematen duenean; bereziki, hautatze-prozesuetan hautagaitzak izapidetu behar direnean. Kasu horretan, erabiltzaileari jakinaraziko zaio berariazko baimena eman behar duela, zeina datuak tratatu aurretik jaso beharko baita.
  • Lege-betekizun jakin bat betetzeko ezinbestekoa denean.

 

6.4 DATU PERTSONALEN HARTZAILEAK

Informazio pertsonala zertarako jasotzen den, hartzaile hauentzat izan daiteke informazio hori:

  • Dagokionean, lan hauek egin behar dituzten CAF TE-ko langileak:
    • Webgunea kudeatzea.
    • Hautaketa-prozesuetako hautagaitzak izapidetzea, eta/edo
    • Erabiltzaileak egindako kontsulta eta informazio-eskaera zehatzak kudeatzea edo erabiltzaileen informazio-buletinetako, newsletter-etako edo baliokideeko izen-ematea kudeatzea.
  • CAF Taldeko enpresak, sukurtsalak edo establezimendu iraunkorrak, Europar Batasunetik kanpokoak barne, eta CAF Taldea partaide duten enpresak, aurreko puntuan aipatutako egoeretako bat gertatzen denean.
  • CAF Taldearekin lankidetzan aritzen den edozein enpresa edo agente, ematen duten zerbitzuen ondorioz datu pertsonaletarako sarbidea dutenean.
  • Erakunde eta agintaritza publikoak eta epaitegiak eta auzitegiak, haiei datuak emateko lege-betebeharra dagoenean.
  • Hirugarren herrialdeetako erakunde eta agintaritza publikoak, CAFen jarduerarako beharrezkoa denean datuak nazioartean ematea.

 

6.5 INTERESATUEN ESKUBIDEAK

Tratamenduaren arduraduna konprometitzen da datu pertsonalen konfidentzialtasuna errespetatzera eta erabiltzaileei beren eskubideak erabiltzeko aukera bermatzera.

Erabiltzaile gisa, zure datu pertsonalak eskuratzeko aukera duzu, bai eta datu okerrak zuzen daitezela eskatzeko ere, edo datuak ezabatzeko, besteak beste, datu horiek jaso ziren helbururako beharrezkoak ez direnean.

Egoera jakin batzuetan, zure datuen tratamendua mugatzeko eska dezakezu. Hala eginez gero, erreklamazioak jartzeko edo haietatik defendatzeko bakarrik gordeko dira.

Egoera jakin batzuetan eta zure egoera zehatzarekin erlazionatutako arrazoiak tarteko, zure datuak tratatzearen kontra egin dezakezu. Kontra egiten baduzu, CAF TE-ek zure datuak tratatzeari utziko dio, kontra egitearen aukera ez onartzeko lege-arrazoiak daudenean izan ezik, edo lege-erreklamazioak jartzeko edo haietatik defendatzeko izan ezik.

Erabiltzaileak une oro izango du baimena ukatzeko eskubidea, baina, ukaziorik ez den bitartean, datuak tratatzeko aukerak legezko izaten jarraituko du. Baimena kendu eta gero ere, erabaki horrek ez dier eragingo baimenarenak ez diren lege-arrazoietan oinarritutako datu-tratamenduei.

Egoera jakin batzuetan, erabiltzaileek eskubidea izango dute erabilera komuneko eta irakurketa mekanikoko formatu egituratu batean CAF TE-ra bidalitako datu pertsonalak jasotzeko eta datuak tratatuko dituen beste arduradun bati bidaltzeko.

Halaber, datuen tratamendu automatizatuan soilik oinarritutako erabaki baten xede ez izateko eskubidea izango du erabiltzaileak.

Edozein momentutan erabili ahal izango ditu bere eskubideak helbide elektroniko honetara mezu bat bidalita: protecciondatos@cafte.com

Erabiltzaileak, bere eskubideak erabiltzeak gogobete ez duenean bereziki, erreklamazio bat aurkez dezake kontrolerako agintaritza nazionalean; kasu honetan, Datuak Babesteko Espainiako Agentzian.

6.6 DATUAK GORDETZEKO EPEA

Emandako datuak politika honetan deskribatutako helburuak gauzatzeko behar den epean gordeko dira, baldin eta erabiltzaileak baimena kentzeko edo ukatzeko eskatzen ez badu. Halakorik gertatuz gero, datu pertsonalak blokeatu egingo dira, lege-betebehar bat gauzatzeko beharrezkoa den denbora-tartean edo datuak tratatzetik sor daitezkeen erreklamazioak egiteko, gauzatzeko edo defenditzeko behar den denbora-tartean.

6.7 ADINGABEKOAK

16 urtetik beherakoek ezin dute inolako informazio pertsonalik bidali gurasoen edo tutoreen baimenik gabe. CAF TE ez da 16 urtetik beherakoek baimenik gabe bidalitako informazio pertsonalaren arduraduna.

6.8 SEGURTASUN-NEURRIAK

CAF TE-ek beharrezko baliabide teknikoak ezarri ditu zure datu pertsonalak babesteko, istripuz gal ez daitezen eta baimenik gabe inork eskuratu, erabil eta zabaldu ez ditzan. Segurtasun-neurri horiek era arduratsuan jarrita badaude ere, erabiltzaileak jakin behar du segurtasun-neurriak ez direla erasoezinak. CAF TE-ek ez du ardurarik hirugarrenek neurri horiek urratzen badituzte eta datuetara eta informaziora sartzen badira. Gainera, CAF TE-ek zenbait prozedura ezarri ditu datu-segurtasuneko edozein gertaeraren aurrean nola jokatu jakiteko.

Ingurune seguru baten bidez sartzen da CAF TE-ren web-orrietara. Gure konpainiaren web-orri batean zaudela egiaztatzeko, ziurtatu goiko egoera-barran CAF TE hitza agertzen dela. Ingurune seguru batean zaudela egiaztatzeko beste modu bat da propietateen atalean agertzen den “url”-ari begiratzea (saguaren eskuineko botoia sakatzean agertzen da atal hori). “Url” helbide hori “https”-rekin hasten da, eta amaierako “s”-ak adierazten du zerbitzari seguru batek eskaintzen dituela edukiak. 

6.9 COOKIES

Webgune honetara sartzeak berekin dakar cookieen erabilera onartzea.

Erabiltzailearen nabigatzailean instalatzen diren fitxategi edo gailu txiki batzuk dira cookieak, erabilera arruntekoak, eta datuak gordetzea, berreskuratzea edo eguneratzea dute helburu. Haiei esker, webgunearen arduradunak jakin dezake erabiltzaileek webgunean nabigatzean zer lehentasun dituzten, eta, hala, lehentasun horien araberako zerbitzuak eskain ditzake.

CAF TE- ren gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu erabilera-analisiak eta neurketak egiteko, eta, horren bidez, ziurta dezakegu gure webguneak zuzen funtzionatzen ari direla eta gure zerbitzuak hobetu.

Cookieak jaso nahi ez dituzten erabiltzaileek edo cookieak beren ordenagailuan gorde aurretik informazioa jaso nahi dutenek, hala egiteko konfigura dezakete beren nabigatzailea. Informazio gehiago izateko, jo gure “Cookieen politika” atalera.

7. ALDAKETAK

CAF TE-ek beretzat gordetzen du lege-ohar eta pribatutasun-politika hau aldatzeko eskubidea, lege- edo jurisprudentzia-aldaketetara egokitzeko. Hori dela eta, gomendatzen dugu berau aldiro irakurtzea webgunera sartu eta bertan nabigatzen hasi aurretik.

Erabiltzaileekiko harremanak erabiltzailea webgunean sartu den unean aurreikusitako arauen arabera eraenduko dira.

8. LEGEDIA

Webgune honekin edo hemen egindako jarduerekin erlazionatutako eztabaida edo auzi oro ebazteko, Espainiako legedia aplikatuko da.