ESTEFI (2015-2018)

Enpresa Ikerketa Nazionaleko Partzuergoen (CIEN) programa estrategikoaren barruan, CDTIk garraio-estazio intermodal eraginkor eta iraunkorra garatzeko ESTEFI proiektuari finantza-laguntza ematea erabaki zuen 2015eko deialdian.

ESTEFI proiektuaren helburua da intermodalitate-kontzeptu berri baten bidez (tranbia, autobusa, ibilgailu elektrikoa eta igogailua) herriguneetako garraio publikoko beharrei eraginkortasunez erantzungo dien soluzio bat garatzea. Soluzio horrek teknologia berritzaileena integratuko du modu funtzionalean, metaketaren esparruan.