CAF T&E albisteak
 

CAF T&Ek Mauritius Metro Express tranbia linearen etorkizuneko 3,5 kilometroko luzapenean lan egingo du. Bide berriak Rose Hilletik Maurizioko Unibertsitateraino (Reduit) emango du zerbitzua, Ebene finantza-hiri garrantzitsutik igaroz.

Mauritius Metro Express Ingeniariak

 
 

Adar berri bat izango da, eta haren helburua izango da tranbiaren bidaiari fluxua handitzea eta egun uharteko hiriguneetan nagusi diren trafiko arazoak txikitzea.

Larssen & Toubro enpresa zibil indiarra, proiektuaren kontratista nagusia, izan da beste behin ere konfiantza CAF T&E-rengan jarri duena, luzapen honetan zeregin hauek egiteko: tranbiaren seinalizazio sistema, ustiapenari laguntzeko sistema (SAE edo AVLS) eta semaforo erregulazio sistema diseinatzea, instalatzea eta zerbitzuan jartzea, CAF Taldearen irismen osoaren gerentzia integrala, eta azken hori proiektuko gainerako sistemekin integratzea.

Ander Montes CAF Turnkey & Engineering-en tranbia-proiektuaren zuzendariaren hitzetan, “Larssen & Toubrok konfiantza berriz gugan jartzea bi lantaldeen artean dagoen harreman onaren emaitza da”.

2018tik CAF T&E-k Mauritius Metro Express Maurizioko tranbia eraikitzeko lanetan dihardu. Uhartean eraikitako lehenengo linea da, 1956an egin zen azken bidaia komertzialetik eta 1964an herrialdeko trenbide azpiegitura zaharra erabat desegin zenetik.

Gaur egun eraikitzen ari diren lineak 26 km ditu. Port Louis hiriburutik abiatuko da eta Curepipe herriraino iritsiko da, uharteko hirigune jendetsuenetatik igarota: Beau Bassin, Rose Hill, Quatre Bornes eta Phoenix-Vacoas. Beraz, herrialdeko 1,2 milioitik gora biztanleek erabili ahal izango dute garraio zerbitzua.

Tren zaharraren ibilbideari jarraiki eraikitzen ari diren 26 km-ez gainera, proiektuak 19 geltokiren eraikuntza barne hartzen du. Gainera, CAF SAk 18 Urbos 100 unitate eraiki ditu, lantegiko ekipamenduaz eta tranbia operadore/gidarien prestakuntzarako simulagailuaz gainera.