Gure gaitasunak eta konpromiso jasangarria mugikortasunetik harago doaz. Horrela, bada, eguzki-energiari buruz dugun ezagutza eta eskarmentua baliatzen ditugu gure hiriak eta industria energia garbiez hornitzeko, ingurumenaren aldetik jasangarria den hiri adimendunaren estrategian lagunduz.
Instalazio fotovoltaikoen ingeniaritza eta eraikuntza soluzioak (EPC) garatzen ditugu. Gainera, Operazio eta Mantentze zerbitzuak eskaintzen ditugu jorratzen ditugun proiektu guztietan.
+50
Proiektuak
200 MWp
Instalatutako potentzia osoa
- 250,000t
Urteko CO2 isuriak saihestuz
+ 15
Urte energia berriztagarrien arloko soluzioak ematen
Gure EPC irismenak konponbide lehiakorrena ematea du helburu
Gure bermea
Diziplina anitzeko talde bat jartzen dugu gure bezeroen eskura, soluzio berritzaileak aplikatzeko gai dena eta balio erantsi handiko zerbitzua eskaintzen duena, espero den emaitza eskainiz epeari, kostuari eta irismenari dagokienez.
1. Fidagarritasun finantzarioa
CAF Taldeko kide izateak nazioartean edozein proiektu garatzeko beharrezkoa den fidagarritasun finantzarioa ematen digu.
2. Aholkularitza eta Pertsonalizazioa
Gure bezeroaren eskakizunetara eta beharretara hobekien egokitzen den soluzioa emateko azterlanak eta analisiak egiten ditugu.
3. Sendotasun teknikoa
Enpresa sendoa gara alderdi teknikoan eta, horri esker, soluzio fidagarriak eskain ditzakegu, abangoardia teknologikokoak.
4. Arriskuen murrizketa
Proiektua modu integralean lantzen dugunez, lotutako arriskuak murriztu ditzakegu.
5. Lurraldera egokitzea
Lan egiten dugun herrialde bakoitzaren idiosinkrasiara egokitzeko gai gara, malgutasunez eta bizkortasunez.
6. Tokiko garapena sustatzea
Azpikontratistengan konfiantza jartzen dugu eta haiekin lan egiten dugu, tokian tokiko langileekin, eskualdeko ekonomia indartzeko helburuarekin.
7. Esperientzia
Sektorean eskarmentu handia duen diziplina anitzeko taldea dugu.