Etorkizuna adimenduna da
Etorkizuna adimenduna da
 

Hiri adimendun baten garapenaren atzean, kasu bakoitzerako irtenbiderik egokiena aztertzeko eta pentsatzeko gai den talde bat dago.

Gure taldeak nazioartean eskaintzen ditu aholkularitza eta ingeniaritza zerbitzuak, sortzen diren hiri-garapeneko erronkei erantzuteko.

 

aholkularitza eta ingeniaritza, mugikortasunaren, energiaren, eraikuntzaren eta ingurumenaren irudikatzen dituen marrazkia

Esperientzia sendoa aholkularitzan eta ingeniaritzan, mugikortasunaren, energiaren, eraikuntzaren eta ingurumenaren arloetan

 

Honako hauek hobetzeko lan egiten dugu:

  • Energiaren aprobetxamendua.
  • Instalazioen segurtasuna.
  • Integrazioa eta hirigintzako arkitektura.
  • Hiriko eta mugikortasuneko behar berrietara egokitzea.
  • Azpiegituren jasangarritasuna.
  • Beharrezko teknologia modernizatzea eta hornitzea, haren erabilera efizientea izan dadin.
  • Mantentze-zerbitzuak erregulatzea.

Proiektuaren edozein fasetan lan egiten dugu

Plangintza eta aholkularitza, Xehetasun-diseinua Ezarpena- Obraren zuzendaritza eta laguntza teknikoa Ustiapena - Operazioa eta mantentze-lanak

Jarri gurekin harremanetan

 
Eskarmentua, adituen ezagutza, taldea...
 

Zerk egiten gaitu bakan?

Gure eskarmentua, adituen ezagutza, taldea... ditugu ezaugarri.
Baina baita honako hauek ere:

 
 

1. CAF Taldeko kide gara

Bereizi egiten gaitu mugikortasunean espezializatutako soluzioak emateko orduan. 100 urte baino gehiagoko antzinatasunarekin, CAF Taldearen ezagutzaren bermea dugu, mugikortasuneko edozein erronkari bizkortasunez eta abangoardiako tresnekin erantzuteko.

2. BWB integratzea

Erresuma Batuan dagoen ingeniaritza enpresa da, eta hiri-garapenean, energian eta ingurumenean soluzioak ematea du helburu. Bere gaitasunei esker, mugikortasunetik harago joan gaitezke, hiri adimendunak garatzeko soluzioak eskainiz.

3. Tresna digital propioak izatea eta ingeniaritza digitala aplikatzea

Horri esker, irtenbide ezin hobeak eskain ditzakegu energiaren, azpiegituren dimentsionamenduaren eta bizi-zikloaren kostu osoaren ikuspegitik.

4. Shift2rail proiektu europarrean parte hartu izana, 2014an sortu zenetik

Europako ekimen horri esker, trenbideko soluzio teknologiko berritzaileen garapenean aurrera egin dezakegu, Europar Batasuneko garraio kolektiboaren esparruan sortzen diren beharrei erantzuteko.