Erronka konplexuenentzako soluzioa
Erronka konplexuenentzako soluzioa
 

Proiektu integralen konplexutasuna kudeatzen dugu, mugikortasun adimendun eta jasangarrirako bidea erraztuko duen eta erabiltzeko prest dagoen proiektu bat emateko.

CAF T&Eren ezaugarria da proiektuaren bizi-ziklo osoan bizkortasunez lan egitea, baliabideak optimizatuz eta kasu bakoitzera egokitzen diren neurrira egindako soluzioekin. Horretarako, kudeaketa-sistema bat dugu, proiektuetara bideratuta dagoena eta nazioarteko estandarretan (ISO 9001, ISO 14001, ISO 45001) oinarritutako etengabeko hobekuntza-espiritua duena. Gure politika kontsulta dezakezu hemen klik eginez.

 

Proiektuaren bizi-zikloa: 01 Eskakizunen definizioa eta plangintza - 02 Diseinua - 03 Garapena eta probak - 04 Ezartzea - 05 Operazioan jartzea, mantentzea eta berritzea

Gure bezeroak proiektua diseinatzeko fasetik hartzen du parte, eta bidean sor daitezkeen beharretara eta erronketara egokitzen gara.

 

Nazioarteko diziplina anitzeko talde bat dugu, era honetako proiektuen behar eta eskakizun guztiak betetzen dituena, eta, horri esker aukera dugu:

  • Baliabideak optimizatzeko.
  • Egikaritzarekin lotutako arriskuei aurrea hartzeko eta horiek minimizatzeko.
  • Sistemen integrazioa bermatzeko.
  • Epe, aurrekontu eta kalitatearekin lotutako helburuak betetzeko.

Neurrira egindako soluzioak

Trenbide-
sistemak

Mugitzen ari diren trenen irudia, nasa batetik aterata

Trenbideko garraioko proiektu integralak garatzea eta egikaritzea.

Gehiago ikusi

E-Bus azpiegiturak

Autobus elektrikoa, e-bus karga-sistemaren azpian

E-bus karga-sistemak eta e-BRT proiektu integralen garapena.

Gehiago ikusi

Aholkularitza eta ingeniaritza

Bi pertsona planoak aztertzen

Mugikortasun eta hiri adimendunen soluzioak.

Gehiago ikusi

Eguzki-energia

Eguzki-energia plakak

Eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioak, erabiltzeko prest.

Gehiago ikusi
 
Garraio publikoaren zain dauden pertsonak
 

Zergatik jarri konfiantza CAF T&Erengan?

Desberdintzen gaituena:

 
Integrazio ikonoa

Integrazioa

Proiektuaren erantzukizun osoa gure gain hartzen dugunez, epeak eta kostuak betetzen direla bermatzen dugu, baita gure lanaren kalitatea ere.

Kualifikazio ikonoa

Kualifikazioa

Mugikortasun arloko proiektu integraletan espezializatutako 700 profesionaletik gora gara. Mugikortasun arloko proiektu integralen garapenean espezializatuta gaude eta abangoardiako soluzioak bermatzen ditugu, teknologiari, segurtasunari eta ingurumen arloko jasangarritasunari dagokienez.

Eskarmentu ikonoa

Eskarmentua

Gure bermea da ehun urtetik gorako eskarmentua dugula nazioartean era horretako soluzioak eskaintzen.

Pertsonalizazio ikonoa

Pertsonalizazioa

Geure bezeroentzat neurrira egindako soluzioak eskaintzen ditugu. Kasu bakoitza berezia da, eta baita soluzio bakoitza ere.

Optimizazio ikonoa

Optimizazioa

Gure konponbideek azpiegituraren bizi-zikloaren kostua optimizatzea dute helburu, bai eraikuntza-fasean, bai operazio- eta mantentze-fasean.

Bizkortasun ikonoa

Bizkortasuna

Antolaketa-egitura ezin hobea dugu proiektuak bizkortasunez gauzatzeko, erantzunak eskainiz eta gure bezeroen beharrak malgutasunez eta zehaztasunez betez.