CAF T&E albisteak
 

CAF T&Ek irailaren 20tik 23ra bitartean Messe Berlinen egingo den munduko Rail azokarik handienean parte hartuko du. Zure zain gaude CAF Groupeko stand-ean, Hall 4.2 Stand 130.

Innotrans 2022 Smart grid

 
 

“We make your way easier” lelopean, CAF T&Eko taldeak bere trenbide-proiektu integralak ikuspegi digital eta jasangarriarekin nola lantzen dituen aurkeztuko du, kasu bakoitzera egokitzeko duen gaitasuna erakutsiz.

Horrela, gure aditu-taldea CAFeko Hallean egongo da azokak dirauen bitartean, Taldearen barruan mugikortasun iraunkorreko azpiegituren proiektu integralen garapena gidatzen duen negozio-unitate gisa gure gaitasunak aurkezten, horretarako prestatutako demo baten bidez.

Bezero potentziala bazara, hornitzailea bazara edo, besterik gabe, gu ezagutzeko interesa baduzu, hurbil zaitez edo hitzordu bat hitzartu ezazu E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidearen bidez.

Zure zain gaude Hall 4.2 Stand 130-ean.

Bien bitartean, gure jarduera eta proiektuak kontsulta ditzakezu webgunean.