Duela gutxi amaiera eman zaio IN2STEMPO Europako berrikuntza-proiektuari, trenbide-sistemen eta etorkizuneko geltokien energia kudeatzeko irtenbide adimenduak araketan sakondu duena.
Guztira 19 bazkidek parte hartu dute Shift2Rail, Horizonte 2020 programaren esparruko bost urteko iraupena duen proiektu honetan, eta horien artean, sektoreko, administrazio publikoko eta unibertsitateetako hainbat enpresa eta ikerketa-zentro dago.
Hain zuzen, CAF T&E da horietako bat, monitorizazio-sistema adimendunen garapenean eta trenbide-sistemaren energia-fluxuen azterketa xehatuan lan egin duena.
“energiaren kudeaketa, eta baldintzan oinarritutako mantentzea funtsezkoak dira dira konponbide optimizatu, seguru eta iraunkorrak garatzeko orduan".
Gure teknologia eta I+G arloetako lankideek gidatu dute neurketa adimenduneko aplikazio-kasua, aparkaleku eta mantentzeko instalazioetan eta operazio komertzialeko lerroetan. Zaragozako tranbia erabili da proba horiek egiteko. Tranbia horren energia-azpiegiturak gaur egun CAF T&E mantentzen baititu. Horrela, sentsoreak erabil dira energia aurrezteko estrategien garapeneko datuak biltzeko, eta hainbat aktibo instrumentalizatu dira mantentze prediktiboko teknikak aplikatzeko.
Lortutako emaitzek soluzio hauek etorkizuneko proiektuetan aplikatzeko balio dute operazioaren eta mantentzearen zerbitzua hobetzen laguntzeko, datuen kudeaketaren bidez, eta hauek prozesatuz eta aztertuz. Baita ere, simulazio-tresnak lantzeko eta garatzen jarraitzeko balioko dute, trenbide-azpiegituraren operazioa eta diseinuak optimizatuz.