CAF T&E albisteak
 

Euskal Trenbide Sareak CAF T & Eri adjudikatu dio lizitazioa, Altza Errenteriarekin lotuko duen Topoaren trenbideetako saihesbidea diseinatzeko ingeniaritza-proiektuarena.

Euskal Trenbide Sarea geltokia

 
 

Lanak irailean hasiko dira eta sei hilabete inguruko iraupena izatea aurreikusten da. Zehazki, lizitatutako bi sortaz arduratuko da:

  • Komunikazio-proiektua diseinatzeko ingeniaritza.
  • Instalazio elektrikoak eta ekipamenduak, trazadura berriak izango dituen bi kilometroetarako.

Proiektua 2025erako martxan egotea espero da, eta Pasai Antxoko geltokia lurperatzea ere aurreikusten du. Errenteria, Altza, Herrera eta Pasaiako bidaiari guztientzako zerbitzua hobetzeaz gain, proiektuak Antxoko barrutia berrurbanizatzen lagundu nahi du.

CAF T&E-k egingo ditu komunikazio-proiektua, instalazio elektrikoak eta ekipamenduak diseinatzeko ingeniaritza, trazadura berriak izango dituen bi kilometroetarako