CAF T&E albisteak
 

Andaluziako Juntako Obra Publikoko Agentziak CAF Turnkey & Engineering (CAF T&E) enpresari adjudikatu dio Metropolitano de Granadako 1. lineako Energia mantentzeko eta Elektrifikatzeko kontratua.

Metropolitano Granada

 
 

Hiru urtez, CAF T&E arduratuko da metro arinaren azpiegitura energetikoa eta elektrikoa mantentzeko lanez. Kontratuan honako hauen mantentze-lanak sartzen dira:

  • Trakzio-azpiestazioak.
  • Harguneko azpiestazioak.
  • Katenaria 15 kilometrotik gorako bide bikoitzean.
  • Tranbiaren 26 geltokietako behe-tentsioko instalazioak.

Horrela, gainera, lineako neurri elektrikoak erregistratuko dituen monitorizazio-sistema bat instalatuko da, trenbide sistemen energia-fluxuen, kontsumoen eta galeren mapaketa zehatza lortzeko. Soluzio horri esker, proposamen bakoitzean energia-efizientziarako neurri zehatzak proposatu ahal izango dira eta inbertsioaren itzulkina kalkulatu ahal izango da.

CAF T&Ek Zaragozako tranbian ezarritako sistemaren antzekoa da, zeinak oso emaitza onak lortu baititu