CAF T&E albisteak
 

New South Wales Regionals: egin da dagoeneko Mindyarrako altzairuzko egitura. COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorioak gorabehera, lanek aurrera egiten dute CAF T&E-k eta CAF Taldeak Australiako eskualdeetan duen trenbide-proiektuaren alderdi guztietan.

CAF T&E altzairuzko egitura

 
 

Dubbon (Hegoaldeko Gales Berria) dagoen Mindyarrako Mantentze-lanetarako Zentroko lanak altzairuzko egitura osoa eraikitzeko fasera iritsi dira, lantegien teilatua amaitu da eta haren inguruekin hasi dira dagoeneko.

Lantegiak eta biltegiak hormigoiztatzeko lanak ia amaituta daude, eta aurrerapenak egin dira lurpeko drainatze-zerbitzuetan eta zerbitzu mistoen kanalizazioetan (CSR), eguraldi txarraren ondorioz etenak egon arren. Hormigoizko blokeen forjaketa-lanak ere hasi dira eustorman (RW01), eta baita lantegien eta biltegien eremuetan ere.

Material gurpildunaren aurrerapenari dagokionez, 1. unitate erregional luzearen fabrikazioak Beasaingo fabrikan aurreikusitakoaren arabera egiten du aurrera.

New South Wales Regionals - Mindyarra

Altzairuzko egituraren instalazioarekin amaitu ondoren, lantegiko inguruetako lanei ekin zaie