CAF T&E albisteak
 

CAF T&E arduratuko da Tel Aviveko tren arinaren Purple Line berriaren gerentzia integralaz. Zehazki, tranbiaren sistemak eta azpisistemak diseinatu, zuzendu eta instalatuko ditu. Gainera, linea osoa 25 urtez mantenduko du.

Purple Line Tranbiaren Renderra

 
 

CAF Taldeak eta Saphir eraikuntza-taldeak osatutako kontsortzioa aukeratu du NTAk (Metropolitan Mass Transit Systems) Tel Aviveko tren arinaren Purple Line linearen proiektuaren esleipenduna izan dadin. NTA enpresa arduratzen da Tel Aviveko metropoli eremuko mugikortasun-beharrei aurre egiteko beharrezko soluzioak garatzeaz. Gaur egun, Gush Dan eremuko garraio publikoko sistema nagusia eraikitzen ari dira. Israelen sekula gauzatutako garraio-proiektu handiena da, duen bolumenagatik eta zailtasunagatik.

Purple Line proiektua Israelgo metropolirako plan handinahi horren baitan dago. Linea berria 27 kilometro luze izango da. Kilometro horietan zehar banatuko dira planifikatuta dauden 45 geltokiak, baita ibilgailuen flota mantentzeko lanak egingo diren depositua ere. Zehazki, Purple Line Tel Aviv erdiguneko 2000 Terminalek aterako da, Arolozorov tren-geltoki albotik, eta metropoli eremuko ekialdea hirigunearekin lotzea izango du helburu. Amaierako zatian bi adarretan zatituko da: Bar Ilan Unibertsitateen eremura iritsiko da bat, eta ondoko Yehud-Monoson hirira bestea.

CAF T&E arduratuko da CAF Taldearen izenean proiektuaren zuzendaritza integralaz, semaforizazio-sistemen horniduraz eta instalazioaz eta trafiko, energia eta komunikazioen kontrolaz.

Kontratuak, linea bera eraikitzeaz gain, zoru baxuko 98 Urbos tranbia berri diseinatzea eta hornitzea ere biltzen du. Tranbia horiek ia 35 metro luze izango dira eta bakoitzak 5 modulu izango ditu. Horrez gain, proiektuak etorkizunean beste 32 unitate gehiago egiteko aukera ere biltzen du. Linea berria 2027. urtean guztiz operatibo egotea aurrez ikusi da.