CAF T&E albisteak
 

Lehenengo eguzki panelak instalatu dira Dubbon eraikitzen ari den Mindyarrako Mantentze Zentro berrian, Hegoaldeko Gales Berrian, Eskualdeko Trenbide Proiektuaren esparruan.

Desarrollo e implementación de la arquitectura Railway Smart Grid

 
 

3.400 panel baino gehiago instalatuko dira instalazioen teilatuaren hainbat puntutan, batez ere eraikin nagusiaren estalkian.

Orain arte, 1.100 panel baino gehiago jarri dira eraikin nagusiaren hegoaldeko teilatuan, panelei eusteko eta panelak inbertitzaileekin lotzen dituen kable elektrikoak jartzeko behar den muntaketa-erreiarekin batera.

Behin zerbitzuan daudenean, eguzki-panelek Mindyarrako Mantentze Zentroan sortzen den behe-tentsioko elektrizitatearen urte osoko %95a sortuko dute. Egun zentroak Energia berdea erabiltzen du %100ean eraikitze lanetarako.

Mantentze-zentro berrian CAF Taldeak fabrikatutako unitate erregionalen mantentze-lanak egingo dira.

Dubbo, Hegoaldeko Gales Berriko eskualde-hiri estrategikoa da trenbide-garraioari dagokionez.

Mindyarrako Mantentze Zentroa eraikitze lanetan kontuan hartu dira Garapen Iraunkorreko Agenda, hala nola, Uraren Kontserbazioa, Ekintza Klimatikoa eta Erresilientzia, Zero Garbirantz, Biodibertsitatearen Hobekuntza eta Komunitatearen Hazkuntza.