Mauritius Metro Expressen azken zatia, Phoenixetik Curepiperaino, eskuragarri dago honez gero herrialdeko 1,2 milioi biztanleentzat. Bi geltokien arteko tartea 6,5 km-koa da, tarteko 7 geltoki eraiki direlarik.
Horrela, CAF Taldeak Larsen and Toubro eraikuntza-enpresarekin 2017ko abenduan sinatutako hasierako kontratuko lanak burutu dira. Guztira, 26km-ko trenbidea eta 19 geltoki eraiki dira. Port Louisetik Rose Hillera bitarteko 12,4 kilometroko lehen fasea 2019ko abendutik dago martxan. Harrez gero, zati berriak inauguratu dira, bigarren fasearen irismenaren barruan: Rose Hill-Quatre Bornes (2,6km); Quatre Bornes-Phoenix (3,6km) eta Phoenix-Curepipe (6,5km). CAF T&Ek seinaleztapen-sistema, lokalizazio automatikoko sistema (AVLS) eta semaforo-lehentasuneko sistema (TSPS) diseinatu eta eraiki ditu, baita proiektuaren kudeaketa integrala eginez, azpisistemon integrazioa barne.
"Abian da Rose Hill eta Maurizioko Unibertsitatea (Reduit) lotuko dituen 3,5 km-ko trenbidearen hirugarren fasea".
Denbora honen zehar egindako lanarekin asebeteta, kontratu berria sinatu nahi izan du CAF T&E-rekin, Rose Hill-etik Maurizioko Unibertsitatera (Reduit) zerbitzua emango duen hirugarren fasea garatzeko. 3,5 km berri eta 3 geltoki gehiago. Kontratu berri hori 2021eko azaroan sinatu zen, eta urte honen amaieran zerbitzuan jartzea aurrikusten da.