CAF T&E albisteak
 

CAF T&Ek material gurpildunaren eta azpiegituraren arteko interfazeen soluzio teknikoaren prozesua identifikatu, ebatzi eta gidatuko du, eta baita Calgaryko tranbian baliozkotzekoa ere.

Calgaryko tranbia

 
 

Lana CAF Taldeak Kanadan egingo duen lehen proiektuaren baitan garatuko da. Bertan, 28 LRV unitate hornituko ditu Green Line linea izango denari zerbitzua emateko. Linea horrek hiria zeharkatuko du hegoaldetik iparraldera 46 kilometroko ibilbidean zehar.

Aipatutako lanez gain, CAF T&Ek bezeroari laguntza emango dio Green Linearen azpiegitura-kontratuaren irismenaren lizitazio- eta eraikuntza-faseetan, hartutako eta ezarritako soluzioaren eta CAFen material gurpildunaren arteko bateragarritasuna bermatuz.

Calgary, Kanadako Alberta probintzian kokatutako hiria, Mendi Harritsuetatik 80 km ekialdera dago. Milioi bat biztanle baino gehiago ditu, eta hainbat bider aitortu dute bizi-kalitate handiena duten munduko hirien artean.

Green Linea eraikitzea eta abian jartzea da hiriaren historian azpiegituretan inoiz egin den inbertsiorik handiena.

3.400 milioi euro inguruko aurrekontuarekin, Kanadako Gobernu Federalaren, Albertako probintziaren eta Calgaryko udalerriaren finantzaketa du, eta funtsezko pieza izango da Kanadako hiriko garraio sistemaren barruan.