

Purple Line Tel Aviv
CAFek eta Shapir eraikuntza-enpresek osatzen duten Light TLV partzuergoari, Tel Aviveko tren arinaren linea more berriaren eraikuntza esleitu zaio. Linea berri hau Israelgo garraio publikoko proiektu nagusienen artean kokatzen da, eta metropoli-eremuaren ekialdea hiriaren erdialdearekin lotzea du helburu. CAF T&E, Shapir enpresa eraikitzailearekin batera, linea berria 2027rako martxan egon dadin beharrezkoa den azpiegitura garatzeaz arduratuko da.
Proiektua Building Information Modelo (BIM) mekanismoak erabiliz garatuko du, prozesua elkarlanean kudeatu ahal izateko, proiektuaren epeak eta kostuak bermatuz eta azpiegitura ahalik eta gehien optimizatuz.
Proiektuko Depotaren eraikuntza ere nabarmentzekoa da. Bertan, gure eguzki-energiako ekipoaren eguzki-plaken instalakuntzetako ezagutzak eta gaitasunak aplikatuko baitira. Instalazio honen potentzia pikoa 600KW ingurukoa izango da. Sistema honen instalazioak, 756 tona CO2-ren isurketa saihestuko du, 47.304 zuhaitzen bezainbesteko arazketa-efektua lortuz.
Baita ere, kontratuak linea osoa 25 urtez mantentzea jasotzen du.
Azken bezeroa eta irismena
- Diseinua eta eraikuntza: hornidura elektrikoa eta komunikazio, semaforizazio eta trafiko kontrolerako sistemak.
- Proiektu teknikoaren kudeaketa / eraikuntza / integrazioa.
- Operazioa eta mantentze-lanak: sistema osoaren mantentze-lanak kudeatzea.

29 km
Bide

44
Geltoki

1
Depota
