CAF T&E albisteak
 

CAF T&E-k Tranbien eta metro arinen Europako Kongresuan parte hartu du. Topaketa egiteko gogo handia zegoen. Irailaren 15ean eta 16an izan zen, eta hizpide izan ziren, besteak beste, sektoreak etorkizunera begira dituen erronkak eta teknologiak duen zeregina, hiri barneko bidaia jasangarriak garatzeko.

CAF T&E Zaragozako Kongresuan

 
 

Zaragoza aukeratu zuten “European Light Rail Congress" biltzarraren aurtengo ediziorako. Mainspring-ek antolatu zuen, besteak beste, Tranvías de Zaragoza eta CAFekin elkarlanean.

Kongresuko parte-hartzaileek Aragoiko hiriburuan CAFek duen "Lantegi Digitala" bisitatu ahal izan zuten. Tailer hori da Zaragozako Tranbia flota mantentzeaz arduratzen dena. Bisitariek bertatik bertara ezagutu ahal izan zituzten lantegian eraldaketa digitalerako ezarrita dauden prozesuak, eta baita mantentze-lanen estrategia eta eraginkortasun energetikoaren estrategia optimizatzeko aplikatzen diren CAFen teknologiak ere.

Eraginkortasun energetikoaren digitalizazioa

Azpiegitura

Hori horrela, CAF Turnkey & Engineering-era bisita egin zen, hura arduratzen baita Zaragozako tranbiaren energia eta elektrifikazio sistemak modu integralean mantentzeaz. Bisita Saul Nafría Zaragozako mantentze-lanen arduradunaren eskutik izan zen, eta azpiegitura horiek mantentzeko aurrera eraman diren digitalizazio ekimenak azaldu zituen, energia mantentzeko lanetarako GMAO propioa ezarri baita.

Horretaz gain, gaur egun CAF Turnkey & Engineering berrikuntza teknologikoko proiektu bat aurrera eramaten ari da Zaragozako Tranbian, eta informazioa eskuratzeko sistema batzuk instalatu ditu bere energia-azpiegituran. Horri esker, informazio hori big data analitikako tekniken bidez prozesatzen ari gara, CBMrako (Egoeran Oinarritutako Mantentzea) erabilgarria den informazioa biltzeko eta, horrela, sistemaren eraginkortasun energetikoa hobetzeko.

Datuek bultzatutako mantentze-lanak

Lantegian ezarritako teknologien artean LeadMind izenekoa dago, CAFek eragiketa eta mantentze-lan adimendunetarako duen plataforma digitala.

Lantegiko lantaldeak honako hauei buruz hitz egin zuen bisitan:

  • Zerbitzuan gorabeherak saihestu dituzten denbora errealeko detekzioen kasu errealez.
  • Mantentze-lan prediktiborako CAFen analitika aurreratuaren aplikazioaz.
  • CBMren (Egoeran Oinarritutako Mantentzea) balioaz, planifikazio seguru eta eraginkorrerako, baita Urbos unitateak lantegira iritsi aurretik ere.

Horri dagokionez, ekimen deigarrienetako bat trazabilitate-sistema ezartzearekin lotutakoa izan zen, RFID (edo irrati-maiztasun bidezko identifikazio) teknologiaren bidez, bogie gisa hautatutako aktiboen trazabilitatea erabat kontrolatzen baita.