CAF T&E albisteak
 

Uhartea suntsitu duen 4. mailako Batsirai zikloia gorabehera, Mauritius Metro Expresseko gure taldeak seinaleztapen-sistemak eta TSPS sistemak instalatu ahal izan ditu martxoan linearen fase berria inauguratu ahal izateko.

Ingenieros Mauritius Metro Express

 
 

Eguraldia faktore erabakigarria izan daiteke landa-lanak egiteko orduan, are gehiago, 150 km/h-ko haizeteak eragiten dituen 4. klaseko zikloia dagoenean. Batsirai indarrez iritsi zen otsailaren 1ean uhartera bertako bizitzan etena eraginez, hornidura elektrikoko mozketekin eta etxeak edateko urik gabe utziz.

“Ohikoa da urtarrila eta martxoa bitartean zikloirik jasatea, baina badira zenbait urte honen tamainakorik uhartera iristen ez zela”, dio Ander Montesek, Mauritius Metro Express proiektuaren gure zuzendariak, zeinetan, 2018ean hasi zenetik dabilen lanean. Montesen hitzetan, “garai honetan ohikoak dira euri erauntsiak, askotan, landa-lanak egitea zailtzen duena”.

Temporal_Isla_Mauricio

Batsirai zikloiaren ondorioak oraindik ere ikus daitezke hirian.

Gure proiektu-zuzendariaren arabera, horrelako ezustekoei aurre egiteko, “beti aurreikusten da buffer edo denbora-koltxoi bat lanak planifikatzeko orduan”. Baita ere, gaineratu duenez, “landa-ingeniarien konpromisoa, malgutasuna eta proaktibitatea ere eraginkorrak dira tokiko azpikontratetako lanak koordinatzeko eta kudeatzeko orduan, eta horrelako egoerek proiektua atzeratzea saihesteko”.

Hau dela eta, gure taldeak planifikatutakoaren arabera martxan jarri ahal izan zuen Batsiraik otsailaren 4an uhartea uztea erabaki zuenean, seinaleztapen-sistemak eta TSPS sistemak Phoenixeko geltokian eta Quatre Borneseko arteria nagusia den St. Jean etorbideko gurutze-bideetan instalatu zituen. Helburua: otsaileko azken aste honetan gure sistemak probatzen eta martxan jartzen hastea, eta dena prest izatea Quatre Bornesetik Phoenixerako 4 kilometroko lineako azken-aurreko zatia martxoaren amaieran inauguratu ahal izateko.

Plangintza ona eta talde malgua, konprometigarria eta proaktiboa izatea funtsezkoa da proiektu integral batean edozein ezustekori aurre egiteko.

Behin bukatuta, CAF T&E-ko taldeak, Curepiperainoko zerbitzua emango duen lineako azken zatian lan egingo du. Azken hau aurtengo lehen seihilekoaren amaieran martxan jartzea espero da. Bien bitartean, esleitu berri den Rose Hilletik Maurizioko Unibertsitaterainoko (Reduit) 3,5 kilometroko luzapena diseinatzeko lanak habiatu dira.