CAF T&E albisteak
 

CAF T&Ek Liejako autobusen mantentze-lanetarako softwarea egokitu du, 2023an hiria zeharkatuko duen tranbia berriaren arabera.

Desarrollo e implementación de la arquitectura Railway Smart Grid

 
 

CAF T&Eren balioetako bat gure bezeroen eskakizunetara egokitzeko dugun gaitasuna da, eta honako hau gaitasun horren adibide da. Duela aste batzuk, CAF T&Eko gure lankideek Main Courante Tram-a aurkeztu zioten Liejan egongo den tranbiaren operadoreari, TEC-i, alegia.

Gure bezeroak ustiapen-gertaerak erregistratzeko erabiliko duen softwarea, dela istripuak, grebak, bandalismoa, matxurak etab. Tranbietan. Gure bezeroaren beharrei erantzunez, pantaila interfazea autobusak kontrolatzeko duen antzeko sistema batera egokitu dugu, operadorearen lan-ingurunea ezaguna izan dadin.

Autobuserako Main Courantearen kasuan ez bezala, tranbiarako bertsioak honako hauek integratzea eskatzen du: PCCan bateratutako erabiltzaileen logina, irrati bidezko deiak, fitxategien trukea (erregistro-sistemarekin) eta SCADA alarmen jasotzea. Sistema garatu duen CAF T&Eko taldearen hitzetan:

“Garatzeko orduan izan dugun zailtasunik handiena zera izan da, aldi berean beste aplikazio (betiko eta berri) askorekin komunikatu daitekeen software bat kudeatu behar zela; dena den, fidagarritasun handiko irtenbide bat lortu dugu, eta etorkizunean sor daitezkeen antzeko kasuetarako ikasi dugu".

Irtenbide horri esker, TECek gertakari guztien eguneroko jarraipena egin ahal izango du, gertaerak sortuz eta, amaitzen direnean, itxitzat emanez. Gainera, sistemak deiaren funtsezko datuak automatikoki erregistratzen ditu formulario batean eta, horri esker, operadorearentzat errazagoa da gertakaria kudeatzea eta harekin lotutako txostenak egitea. CAF T&Eko lankideek adierazi duten moduan Main Courante-a lantzeko

"Bezeroarekin batera lan egin da, haren eskakizunak ezagutzeko eta garapenari begira kontuan hartu beharreko alderdiak elkarrekin definitzeko”.