CAF T&E albisteak
 

Oraintsu, Westmead eta Carlingford lotuko dituen 12 kilometroko linearen etorkizuneko 16 geltokietako markesinak instalatu dira.

Desarrollo e implementación de la arquitectura Railway Smart Grid

 
 

Markesinak gau bitan instalatu dira, horrelako obra batek bertoko negozioetan leukakeen eragina murrizteko.

Geralekuak inguruko hiri-paisaiekin integratzeko diseinatu dira. Eta horietako askok artelan publikoak izango dituzte haize-babesetan eta zerbitzu integratuetako armairuetan.

Erabiltzaileen beharrei erantzuteko, eta eraiketa egin baino lehen, geralekuen simulazio bat egin zen eta herritarrak eta hainbat kolektibo gonbidatu ziren, guztientzat sarbide erraza ziurtatu nahian. Aipatutako kontsultak egin ondoren, aldaketak egin ziren jende-pilaketak saihesteko eta geltokiko pertsonen mugimendua errazteko.

Proiektuaren kudeaketaz gain, CAF T&Eko lantaldea, hornidura elektrikoaren, elektrifikazioaren, depotaren, seinaleztapenaren eta telekomunikazioen diseinuan eta eraikuntzan dihardu.

CAF T&E Parramatta Tren Arinaren proiektu integrala kudeatzen dabil 2019tik.