CAF T&E albisteak
 

CAF T&Ek aktiboen kudeaketa adimenduneko estrategietan oinarritzen den Depot diseinu batean parte hartzen du, diseinuaren garapenaren zehar erabakiak hartzeko laguntza, eta INS2SMART2, Shift2Rail proiektuaren baitako baliozkotzeko euskarria emanez.

proyecto IN2SMART2

 
 

Joan den azaroaren 9an aurkeztu zen Milanen CAF T&Ek Intelligent Innovative Smart Maintenance of Assets by Integrated Technologies (INS2SMART 2) programaren barruan egindako lana. Itxiera-ekitaldian, gure profesionalek hiru urteotan egindako lana aurkeztu zuten, tranbia-depot baten diseinu optimizatuaren garapenari dagokionez, berau jardunbide egokiak ezartzeko eta mantentze-aktiboen kudeaketan erabakiak hartzeko oinarri gisa hartuz.

Proiektua Building Information Modelling (BIM) metodologia erabiliz burut da, ereduaren simulazioak egitea eta datuak hartzea errazteko, diseinua KPI batzuen bidez benetako egitura batekin alderatu ahal izateko. KPI hauen bidez, diseinu-erabakiek onura nabariak dakartzaten ala ez ondorioztatu ahal izango da, hala nola mantentze-denbora aurreztea, kontsumo elektriko txikiagoa izatea edo ura berrerabiltzea, besteak beste.

BIM ingurunean lan eginez, jardunaren zehar bildutako informazioak mota horretako proiektuen garapen globala ahalbideratzen du, eta, aldi berean, bezeroak hasierako diseinuari egin liezazkiokeen aldaketei emandako erantzuna arintzen da.

Baita ere, eskuratutako ezagutzari esker, diseinu jasangarriagoak egin ahal izango dira optimizazioaren ikuspegitik, eta, aldi berean, kodetze estandarizatu baten bidez eta prozedura eraginkorrak ezarriz lan egin ahal izango da, lankidetza-ingurune digitalean.

Depotaren diseinu optimizatuaren garapenak trenbide-azpiegitura mota hau eraikitzeko eta birmoldatzeko dagoen gero eta eskari handiagoari erantzuten dio. Egindako lanari esker, profesionalek hainbat irizpide kontrastatu eta jardunbide egokitzat identifikatu ahal izango dituzte, eraikuntza mota horiekin lotutako arriskuak ahalik eta gehien murrizteko eta hainbat testuingururen aurrean erantzun malguak emateko.

CAF T&Ek garatutako lana Shift2Rail Europako lehen ekimen teknologikoaren parte da, Horizonte 2020 programaren esparruaren baitakoa. Programa horren helburua Europako trenbide-sarearen gaitasuna hobetzea, bidaiarientzako zerbitzuetan eta segurtasunean kalitate eta fidagarritasun handiagoa ematea eta bizi-zikloaren kostua murriztea da.